ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK
Escenium 2010eko komisio teknikoan parte hartzen duten eskena-arteen sektorearen eta gestio kulturalaren erakundeaak aurkezten ditugu:
ADGAEBanaketa eskena-arteen sisteman oinarrizko osagaia da. Ziur. Eta banatzaileak elkartuta gaude. Lurralde nazionalean %82,70ko ordezkaritza duen eta 200 konpainia batzen dituen eskena-arteen banaketa eta gestio enpresen elkartea ADGAE da.
ADGAen ingurunea ondo ezagutzen duen profesionala, sistemaren funtzionamendua ondo ezagutzen duen pertsona, ikuskizun baten ibilbidea ideia sortzen denetik amaierara heldu arte aldarrikatzen dugu. Soilik merkantilistak diren jarreren aurrean, egite artistikoarekin arduratsu den aditua defendatzen dugu.
ADGAEren ustez, ikuskizun bakoitzak ikuslearentzat aurkezpen egokia izan behar du. Edozein prozesu sortzaileak, banaketa egokia, arrakasta eta ikusleen gozamenerako difusioa bilatzen du.
COFAE. ESPANIAR ESTATUKO ESKENA-ARTEEN AZOKEN KOORDINADORAEspaniar estatuko eskena-arteen inguruko 14 azoka garrantzitsuenak batzen zituen koordinadora 2006 urtean sortu zen. Koordinazioa hobetzea, ezagutza, komunikazioa eta kideen arteko elkarlaguntza sustatu, erraztu eta ezartzea dira azoka elkarte honen helburu nagusiak, eta era berean eskena-arteen egitura korapilatsuaren ikuspegiaren ezagutza hobea lortzeko zuzendutako ikerketa teorikoak egitea eta zabaltzea. Hiru urteetan Espaniar Estatuko Eskena-arteen Azoken Koordinadora beste erakundeaekin elkarlaguntzak sortzeko erakundea ordezkagarria eta solaskidea bihurtu da.
Hauetariko azoka bakoitzak bere nortasun eta beresitazunak ditu, baina denak barneko helburu bera dute: profesionalak lotzea, elkartruke komertziala erraztuz.
FAETEDA1996. urtean Antzerki eta Dantzako Enpresen Elkarteen Estatuko Federazioa (FAETEDA) gure herriko antzerki sektorearen industrializazioa, modernizazioa eta egituratzea lortzeko asmoz sortzen da.
Estatuko autonomia ezberdinen antzerki eta dantza enpresen elkarte profesionalek osatutako erakundeaa da. Gaur egun 15 autonomien 17 elkarteek osatzen dute.
Elkarte hauek, Ikuskizunen %80 eta 5000 profesionalentzako baino gehiagorentzat lana sortzen duten konpainia produktore, banatzaile eta erakusle gehienak batzen dituzte.
FAETEDAk erkidego autonomiko ezberdinen arteko elkarrizketa artistiko eta enpresarialaren alde eta Espaniako agente eszenikoen ordezkarien elkarte ezberdinen arteko elkartrukearen alde egiten du.
Aldi berean PEARLEn (Eskena-arteen Enpresarioen Elkarteen Europear Liga) sartuta dago.

Estatuko Dantzako konpainien eta enpresen Federazioa hiru erkidego autonomiko ezberdinen sektorearen hiru elkarteek osatzen dute:
Hiru elkarteek, Dantzako ikuskizunen produkzio edota zabaltzearekin erlazioa duten jarduerarekin erlazionaturik dauden estruktura ezberdinak batzen dituzte. Estruktura hauek dantzako zabaltzerako konpainiak eta enpresak dira batez ere.
FECEDak bazkide diren konpainia eta enpresekin lotuta dauden sortzaileen interesak defendatzen ditu.Sektorearen baldintzak hobetzen saiatzen da batez ere, bai alde ekonomiko-kuantitatibotik zein giza-kualitatibo aldetik.
FECEDeko bazkideek gure artisten sormena eta mugikortasuna eragin nahi dute, eta bultzada honekin hiritar-ikuslea eta egite artistikoaren arteko urruntasuna murriztu. Bultzada hauetako asko sortzaileak mantentzen dituzten enpresen bizkortasun ekonomikoaren menpean daudela ez dugu ahaztu behar. Bizkortasun ekonomikoa hobetuz, sormena eta mugikortasuna hobetzen dugu askotan ere.
FEAGC 1999an jaio zen. Bere helburu nagusiak kultura kudeatzaile profesionalak aintzat hartzea, kultura kudeaketan heziketa iraunkorra ezartzea eta estatu osoan kulturari ekiten dioten erakundea publiko zein pribatuekin ordezkaria izatea dira.
2005.ean Sormen dokumental garrantzitsua sortu zuen birsortze fasea eman zen: Estatutuen aldaketa, FEAGCeko liburu zuria eta Kultura-kudeaketaren profesioaren Zero agiria. 2008.etik aurrera bizkortze fase batean sartu ginen, 9 elkartetik 15era pasatuz:
Sortzaile eta argitaratzaileen elkarte orokorrak (SGAE) aurretik egiten zituen kultura ekimenak eta laguntzak sustatzeko 1997an Autor Fundazioa sortu zen. Sortzaileak hornitu direneko tresna da, gizarteari bere lanaren fruituak era independente eta autogobernatuan eskeintzeko asmoz.
SGAEak, Autore Fundazioaren bitartez, bere sortzaileen bildumaren sustapen lana egiten du; hau dela eta Autore Fundazioa Espainiar estatuko kulturaren ekintzaile eta bultzatzaile nagusienetarikoa bihurtu da.
Bere jarduera nagusienen artean sortzaileen bildumen sustapena (Musikaren sariak, Max sariak, e.a), kultura-kudeaketan prestakuntza, sormen teknikak, jabetza intelektuala eta teknologia berriak, ekonomia eta kulturaren azterketa, kultura-kontsumoaren ohiturak, soziologia, sektoreen ikerketak, e.a, sormenaren inguruko testuen (gidoiak, biografiak, memoriak, e.a) eta diskoen argitalpena eta sortzaile eta argitaratzaileen gizarte aurreikuspen Mutualitatearen bitartez bazkideei laguntzea dira.
Euskal antzokien sarea, SAREA, erakundea ezberdinen elkarlanarekin, udalekin, foru aldundiekin eta eusko jaurlaritzarekin antzerkiko eta dantzako kalitatezko eta interesgarria den programazio iraunkor bat sustatzeko eta koordinatzeko asmoz 1993ean jaio zen eta 50 espazio eszeniko baino gehiagok osatzen dute.
Aurretik azaldutakoaz aparte, bere helburu nagusien artean programazioaren hobekuntzaren sustapena, espazio eszenikoen zabaltzea eta sustapena, ustez interesgarriak diren euskal sormenen zabaltzea bultzatzea, eskena-arteak zabaldu eta eskena-arteen eremuan ikusleen eraketa eta garapenaren sustapena bultzatzea nabarmentzen dira.
SAREAren tresnarik garrantzitsuenetariko bat GOMENDATUTAKO LANEN BILDUMA da, honek erreferentziazko bilduma bihurtzea du helburu, eta SAREAren programatzaileen interesekin duen hurbiltasuna eta kidetasunari esker, hauen beharrei erantzun egokiagoa ematen die.
Escenium 2010-aren blog-era ongi etorri.
Blog honen helburua hausnarketa eta eztabaida espazioa sortzea eta era berean sektorean interesatuta daudenen eta profesionalen artean iritzien egiaztapena da.
Jakitun ezberdinak gai desberdinen inguruko hariak hasiko dituzte batzarra aurreko eztabaida sortzeko eta era berean hausnarketa kolektiborako eremua eratzeko batzarra amaitzean.
Evaluar el impacto de Escenium 2010
La empresa de venta de entradas, aliada del teatro
Mujer de 35 años con estudios superiores (llamada Señora María)